banner

Edukiak (CMS, LMS)

11 Api 2020 i2basque

Interneteko edukien kudeaketarako software-ak; CMS (Edukien Kudeaketarako Sistemak) eta LMS (Ikasketaren Kudeaketarako Sistemak), komunikazioarako, talde lanerako, formakuntzarako, laguntza eta dokumentaziorako tresna oso polifazetikoak dira. Gure helburua, i2basque-i afiliaturiko erakundeen artean Open Source kudeaketa sistemak zabaltzea da, horretarako, instalazio, edukien egituraketa, eta metodologietan lagunduz.

Probak egiteko zenbait prototipo dauzkagu, esaterako; Omeka-S (argazki biltegia), Iturriak (itzulpen kolaboratiboak egiteko MediaWiki-a), e.a. Eta paraleloan, afiliatu multzoari zuzenduriko zerbitzuak eskaintzen ditugu:

  • Moodle: Irakaskuntza-ikaskuntza prozesu birtual edo erdi-presentzialak laguntzeko ikastaro kudeatzailea.
  • Mahara: Portolio elektronikoa eta sare soziala, bizitzan zeharreko ikasketa prozesuak garatzeko aproposa da, hara nola, ebaluazio formatiboa, curriculum vitae elektronikoa sortu, edota talde lana errazteko ere.